525 emaitza bilaketarentzat
Zein da forma zuzena, etxeko jabea ala etxearen jabea?
Errolda-agiri batean zein udalerriTIK eta zein kontsulatuTIK formak ikusi ditugu eta zalantza sortu zaigu mugagabearen erabileraz. Ez al luke behar zein udalerriTATIK eta zein kontsulatuTATIK mugagabean?
Zuzenak al dira bi formak: bizikletentzako bidea eta bizikletetarako bidea? Hala bada, zein da hobestekoa?
Artikulu hurbila zein kasutan erabil dezakegu? Geure burua tarteko denean bakarrik? Adibidez, etxeok politak dira zergatik da zuzena; nahiz eta gu ez izan etxeak?
Gaztelaniazko "cara de cansado, cara de tonto" eta abar euskaraz esateko, -(r)en kasua erabili behar al da? Ezin al da esan nekatu-aurpegia, besterik gabe?; nekatuaren aurpegia esan behar al da nahitaez?
Gaztelaniaz edo frantsesez co- aurrizkia daramaten hitzak (cooficial, co-officiel; corresponsabilidad, coresponsabilité...) euskaraz nola sortu beharko genituzke?
Zuzena al da merkealdi hitza pluralean erabiltzea (merkealdiak), gaztelaniazko rebajas eta frantsesezko soldes adierazteko?
Nola esan behar dugu: telefono mugikorra, telefono mobila, sakelako telefonoa ala segapotoa?
Haciendo la paz / Faisant la paix esapidea euskaraz adierazteko, zuzena al da bakegintzan forma?
Nola adierazi, euskara txukunean, llamar al ascensor?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.