132 emaitza bilaketarentzat
Badira... egiturarekin -(e)la erabili behar dugu beti ala -(e)netik ere erabil daiteke? Zuzenak dira, adibidez, Badira hamar urte ezkondu nintzela eta Badira hamar urte ezkondu nintzenetik esaldiak? Biak zuzenak?
Zer aditz-mota dira egin badeza, etor badadi eta gisakoak: ahalerazko baldintzak?
Ondorengo bi perpaus hauek egoera berdinean erabiltzekoak eta zuzenak diren ala ez jakin nahi nuke: Garaiz etortzen bazara, hondartzara joango gara / Garaiz baldin bazatoz, hondartzara joango gara.
Zuk hori egin dezazun behar dut esaldiaren parekoa eta zuzena al da Zuk hori egitea behar dut esaldia?
Bestalde, behar izan aditzak ere, bi subjektu ezberdin izatekotan, -t(z)ea aditz-izena hartuko luke nahi izan eta nahiago izan aditzek bezala?
Zuzena da, laguna etortzen denean esan ordez, laguna etorriko denean esatea?
Euskara batuan, zuzena al da ez dirudi denek balio bera duten egitura?
Dendako atean Irekia dago iragarkia ikusi dut. Zuzena da ala Irekita dago idatzi behar da?
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia begiratu dut eta adibide hauek aurkitu ditut [OEH:opa izan] sarreran: Merezi du eta opa diogu zeruan goza dadila. Nik opa diet zeruan gerta daitezela. Luzaroan dabilela opa diogu. Orain opa dut izan dezazula zeruetan deskantsua. Zeruak opa diezagula osasuna eta eguneroko ogia.
Horiek horrela, jakin nahi nuke -(e)n bukaera ere zuzena ote den.
Ukatu egin du baztertzen duela/duenik. Ukatu aditzarekin, zein da bietan egokiena?
Zein forma hobesten da: direnentz ala direnetz?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.