Zuzenak al dira honako esaldi hauek?
Nik lana egin dut.
Nik zuk lana egitea nahi dut.
Nik lana egin nahiago dut.
Nik lana egitea nahiago dut.
Nik zuk lana egin nahiago dut.Nik zuk lana egitea nahiago dut.
Nik lana egin dut. (Zuzena)
Nik zuk lana egitea nahi dut. (Zuzena)
Nik lana egin nahiago dut / Nik nahiago dut lana egin. (Zuzena)
Nik lana egitea nahiago dut / Nik nahiago dut lana egitea. (Zuzena)
Nik zuk lana egin nahiago dut / Nik nahiago dut zuk lana egin. (OKERRA)
Nik zuk lana egitea nahiago dut / Nik nahiago dut zuk lana egitea. (Zuzena)
Perpaus nagusiko subjektua eta mendeko perpausekoa erreferentziakide direnean (subjektua bietan bera denean), ohikoena partizipioa erabiltzea da (nik lana egin nahi dut, nik lana egin nahiago dut). Hala ere, zenbait hiztunek -tzea aditz-izena erabiltzen dute (nik lana egitea nahiago dut).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > partizipioa, joskera > aditz-joskera, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.