80 emaitza bilaketarentzat
Irratian entzundako adibidea: Hiru kidetik bik jaso zituzten tratu txarrak.
Ez al da Hirutik bi kidek…? Zergatik? Zein da egokia?
Bi esaldi hauek 1. Nahi nuen bezain merkea da auto hau / 2. Nahi nuena bezain merkea da auto hau esanahi berekoak al dira? Ezezkotan, zer alde dago bien artean?
Zuzena al da berak izenordainaren erabilera bi esaldi hauetan?
Amak denok maite gaitu, eta berak maite gaituen bezala elkar maita dezagun nahi du.
Amak denok maite gaitu, eta berak bezala maitatu nahi nuke.
“Bat bakarrik agertzen denean eta beste hitzaren agerraldi baten eraginpean dagoenean, gaur egun ere forma mugatuan gertatzen da, batez ere Hegoaldean, eta badirudi horrelakoak gomendatu behar direla euskara baturako (batarengan eta bestearengan, batari nahiz besteari...)” dio arauak.
NOR kasuan, agian, ez da hain arrotza gertatzen, baina beste kasuetan urrunegi doala iruditzen zaigu. Adibideak:
Batek (batak!) ostikoa eman dit eta besteak masailekoa.
Bati (batari!) ezetz esan diot eta baietz besteari.
Bi lagunen etxeetan izan naiz; batenean (batarenean!) hamaiketakoa egin dut eta bazkaria bestearenean.
Batekin (batarekin!) badakit zer egin, baina bestearekin ez.
Batengana (batarengana!) pozik joaten naiz, ez ordea bestearengana.
Hau guztia moldea kasu-marka guztietan erabili behar al da? Alegia, horietan guztietan, horiengan guztiengan, horienganako guztienganako…?
Zein da egokiagoa?: Kolore bera dute bi auto horiek / Kolore berdina dute bi auto horiek; Ideia bera izan dugu / Ideia berdina izan dugu.
Zein da zuzena ‘elkar maite dute’ esateko: batak bestea maite du / batak bestea maite dute / bata bestea maite dute…?
Hona hemen zenbait zalantza:
a) Erdia adierazteko, bi modu aipatzen dira oro har, sei t´erdiak (Hegoaldean), seiak eta erdiak (Iparraldean). Laburpenean, ostera, Hegoaldeko forma baino ez da ageri.
b) Ordu bat eta erdiak ala ordu bat eta erdia?
c) Orduen adibideetan ez dira agertzen honelako kasuak: 13,45tan (?).
d) Nola idatzi: 12.10 ala 12:10?
Ordua nola esan delako arauak (35. araua) erakusten du arazo bat komunztadurarena dela; baina gero ez du aipatu ere egiten. Arazoa konkretuki gertatzen da ordu bataren kasuan, adibidez: ordu bata eta hamar da/dira, ordu bat eta erdiak dira/da? Zein hobetsi behar da kasu bakoitzean?
Hizkuntza-erabiltzaile berri gehienen kasuan, arazo nagusia ez da partitiboa baiezko perpausetan nola erabili, baizik eta ez dutela erabiltzen ezezko perpausetan (15. araua eta 30. araua). Kalkoak egiten dira, eta kasurik gehienetan ezezkotasunak daraman orokortasun mugagabe-kutsua galtzen da: edo plurala barra-barra erabiltzen da, edo singular mugatua. Horixe gertatzen da, batez ere, eskolako testuetan.
Beraz, ongi dagoelarik baiezko perpausez esaten dena, goraki esan behar da ezezko perpaus gehien-gehienek dutela partitiboa, eta, agian, argitu noiz den ezezko perpausetan beharrezkoa partitiboa.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.