400 emaitza bilaketarentzat
Hiztegi Batuan erraz nekusan hitz baten ordez beste bat hobetsita noiz zegoen. Euskaltzaindiaren Hiztegian, aldiz, ez dut antzematen ongi zein den hobespen-bidea.
Noren ala nongo kasua, zein da egokia honetan?: Maiatzeko Plazako Amak ala Maiatzaren Plazako Amak.
Maiatzaren kasuan, genitiboa denez (edo izenaren osagarria) noren, ezta?
Ongi al dago luzeenatzat?: (...) kontakizun labur batean bidaia luzeenatzat duena kontatzen du...
Zein da hitanoaren eta hikaren arteko desberdintasuna? Gauza bera al dira?
Zalantza daukat bi esaldi hauen artean: Metro bat eta erdiko goma behar dut mozorroa amaitzeko / Metro eta erdi goma behar dut mozorroa amaitzeko.
Zuzen al daude esaldi hauek forma inpertsonalean?
Nola da:
Hiru MOTATAKO loreak daude /
Hiru MOTAKO loreak daude.
Zer MOTATAKO informazioa lortu duzu? /
Zer MOTAKO informazioa lortu duzu?
Nola behar dute, besteak beste, kasu hauek: El Salvadorreko ala El Salvadorko; Garestik ala Garesetik?
Egokia al da data letraz idaztea? Esaterako: Mila bederatziehun eta bosgarren urtean jaio zen Lauaxeta (1905. urtean jarri beharrean).
Ondo al dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sintagma? Kasu-markarik gabe doanean, ondo al dago Bizkai idaztea?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.