JAGONET bilaketa

371 emaitza bilaketarentzat

Aditzaren jokabidea: hartu (oinarritzat hartu / oinarri bezala hartu)

Egoki egina al dago adibideokin egin den zuzen/oker sailkapena?

Bizitzari zentzua emateko, fedea hartu zuen oinarri (zuzen)

Bizitzari zentzua emateko, fedea hartu zuen oinarritzat (oker)

Zure erabakia ontzat eman dugu (zuzen)

Zu zinen, beraz! Bada, nik Olegiko Patxitzat utzi zintudan (zuzen)

Maisutzat hartu eta apaiza izaki (zuzen)

Txomin hartu dugu musika-irakasletzat (oker)

Txomin hartu dugu musika-irakasle (zuzen)

-tzat prolatiboa sarri askotan oker erabiltzen ote dugun susmoa daukat. Gauza segurua eta ziurra denean, uste dut ez dela prolatiboa erabili behar, beti ez behintzat, uste edo iritziarekin baizik.

Bestalde, hemen sartu dut beste zalantza bat ere, predikatu osagarriei baitagokie hau ere:

Mariaje hartu dugu laguntzaile bezala (oker)

Mariaje hartu dugu laguntzaile (zuzen)

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: honako (honako erabakiekin / honako erabakiokin / honako erabaki hauekin)

Egoki egina al dago adibideokin egin dugun zuzen/oker sailkapena?

honako erabakiekin (oker?)

honako erabakiokin (zuzen)

honako erabaki hauekin (zuzen)

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak

“Nor” adieraztea: inor/norbait (ba al dator beste inor? / norbait gehiago?)

Badakit Ba al dator beste inor? galdera zuzena dela, baina Ba al dator norbait gehiago? ere zuzena al da?

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenordainak

Lekua/denbora adieraztea: -raino (heriotzarainoko gorrotoa / *heriotzaraino gorrotoa)

Eskolako ikasliburu batean, honako galdera hau agertzen da:

9. ________________ gorrotoa mantentzen dutenetakoa naiz

a) Heriotzaraino

b) Heriotzagandiko

c) Heriotzarainoko

Onartzen den erantzuna hirugarrena da: c). Zergatik dago gaizki a) erantzuna?

Beste zenbait ariketatan ere, eta beti toki horretan, hau da, izenlagunaren tokian, -ko duena izaten da hautatu behar dena, -rako, -rentzako, -rekiko, -rengatiko..., bertzeak txartzat jotzen baitira. Zer arrazoi dago -ko gabekoak gaitzesteko?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena

“Noren” adieraztea: Barakaldoko nire laguna / nire Barakaldoko laguna

Nola behar du:

Barakaldoko nire laguna ala Nire Barakaldoko laguna?

Patxi nire lehengusuarekin ala Nire lehengusu Patxirekin?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak, joskera > hitz-ordena

Onomastika: juntadura (Leire eta Enekok / Leirek eta Enekok)

Sintagmen arteko juntadura dela eta, nahikoa arautua gelditu da nola jokatu behar den izenordainekin, nola sintagma singularrekin eta nola sintagma pluralekin. Baina izen bereziak direnean juntatu nahi ditugunak nola jokatu behar dugu? Zuzenak al dira hauek guztiak?

Leirek eta Enekok garbitu dute autoa.

Leire eta Enekok garbitu dute autoa.

Leire eta Enekoren artean garbitu dute autoa.

Leireren eta Enekoren artean garbitu dute autoa.

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak

Denbora adieraztea: -an/-tan (hiru egunean/egunetan), -ra/-tara (bost urtera / bost urtetara)

Molde hauetan, zein dira aukera egokiak?

a) Hiru urtean / hiru urtetan; bost egunean / bost egunetan

b) Handik bost urtera / bost urtetara

c) Bi egunez, bi egunetan ala bi egun egon gara? Astebetez, astebetean ala astebete egon gara?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak

Espazioa adieraztea: -ra/-tara (hiru kilometrora / hiru kilometrotara)

Bi metroko aldea dago hemendik hara da araua. Baina beste honetan nola esan behar genuke: Beasaindik hiru kilometrora dago Ataun ala Beasaindik hiru kilometrotara dago Ataun?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak

Lexikoa: berri (auto berria erosi du / auto berri bat erosi du)

Aitak auto berria erosi du (zuzen)

Aitak auto berri bat erosi du (oker)

Normalean auto bakarra izaten dugu; beraz bat, sarriegitan, batere beharrik gabe erabili ohi dugu. Baina, halabeharrez, bigarren automobila balitz, Aitak beste auto bat erosi du izango litzateke esaldi zuzena, ezta?

Zalantza-mota: morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak

Aditzaren jokabidea: egon (bero dago / beroa dago)

Gaur bero dago, bai; baina: Zopa bero dago ala beroa dago? Babarrunak eder daude ala ederrak daude?

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak

Iragazkiak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper