pilotaleku
pelotaleku (V, G)
Ref.:
A;
Etxba Eib;
ZestErret
.
"Frontón. Pelota-lekua, gaztetan, eskolatzat euki eban
"
Etxba Eib
.
v. pilotatoki.
Pelota lekubak ta bolaalekubak, jentia dibertiduteko.
fB Olg 31.
Gipuzkoako pilloa lekurik bikñenak.
Izt D 167.
Laster dua pelota lekura edo asten da txirikillaan.
JJMg BasEsc (ed. 1845) 153.
Pelota lekuaren erdi erdian ipiñi eben meza nagusitarako elizmaia.
Ag Kr 216.
Pelota-leku polita dago errijan.
Kk Ab I 97.
Etxe orrek daukan pelota-lekuan arkitzen da zinea.
EAEg 7-4-1937, 1452.
Pelotalekuari teillatua ipini bear yakola ta ez yakola.
Erkiag Arran 16.
Lesakako Zalain auzoan pelota-leku berria egin zuten.
Auspoa 77-78, 178.
Mutriku eta batez be Markiñako pelota lekuetara joan bear izaten eben.
Etxabu Kontu 180.
Pelota-leku estali au.
Insausti 205.
Holakoetan, eta ez pilotalekuetan bakarrik, apustu egin behar etorkizunari buruz.
MEIG VII 169.
v. tbn. Zendoia 55. Pelotaleku: AB AmaE 397. Or SCruz 19. TAg Uzt 33. Munita 125. EgutAr 14-2-1957 (ap. DRA). Alzola Atalak 95.
PILOTALEKU AGERIKO.
Frontón abierto.
Donostiako pillota leku agirikoan ibili oi ziradena, trinketerik etzan denboran, jai arratsalde guzietan lau edo bost pillotari aldia.
Izt D 165.
PILOTALEKU IREKI.
"
Pelotaleku iriki, joktzeko paretak soilik dituen pilotalekua, estaltzen edo inguratzen duten bestelako horma edo eraikinik ez duena"
ZestErret
.