1.
Lo que está para pisar o se puede pisar.
Hil harri biribilak ba dire oraino Eskual Herrian, zurminduraz janak eta erdi ehortziak asko, orobat zerragailutzat edo elizabide xendretan zangoen lehergai ezarriak.
GH 1922, 553s.
2.
lergai,
lert-gai,
lerkai.
Explosivo; bomba.
Sartu ta batean lergaia lertu.
Anab Usauri 69.
Lert-gai ta laspel erio-banatzalle guziak amaitu arte, ez da guda izugarri au azkenduko.
TAg GaGo 75.
Urpekari edo buzoa igota, guztiek aldegiten zuten lergaiak lertu bear zuaneko.
Anab Poli 18.
Zulo artan gordetzen zituzten lergai-aleak soldaru prantzesen danbagiñentzat.
Ib. 23.
Lerkaiz zubi biak jaurti edo ondatu zituen.
Etxabu Kontu 186.
[Egazkiak] asi ziran lerkaiak jaurtitzen.
AZink 78.
Petardo.
Ibildeun luze ta zaratatsuz egin zan Gure Jauna aldatzea, txapligu ta lerkai
artean.
Onaind STeresa 93.
LEHERGAI-MOTOR.
Motor de explosión.
Tximistindarra sortzeko tresnak ipiñi bear izaten ziran lantegietan; alternadora esaten jakona ta ori erabilteko lerkai motorra.
Etxabu Kontu 206.