sorburu
(Dv),
sorpuru.
Origen.
"Source, origine. Haro horren sorburua bilhatu dut, j'ai cherché l'origine de ce bruit. Igan zaite sorburura, remontez à la source"
Dv.
Asko irakurri ta ezautu ezkero, sorburu bat bakarrengana itzuli bear.
Ol Imit III 43, 2 (SP y Ch ithurburu, Mst hatsarre, Ch prinzipio).
[Deabrua] dalako gaitz guzien egille ta sorpurua.
Inza Azalp 151.
Cejador-ek zionez, gure euskera maitea indi-europatar izkuntza guzien ama ta sorburua da.
PMuj Y
1934, 165.
Jaungoikoa norbait da, [...] izaki guztien sorburu ta elburu.
Ibarg Geroko 13.
Gaurkoan Jesukristoren sorpuru edo izakera jaungoikozkoa ikusi degu.
ZArg 1954, 82.
(ap. DRA)
Erra onen sorburua.
Etxde JJ 171.
Berririk ezer ere eztuzu eguzkipean, bizia dakarren sorburua baizik.
Zait Plat 27.
Beragan dago izan eta izaki ororen sorburua.
Vill Jaink 114.
Orrela sorburu lenena, ots, Jainkoa begiestera irixten da.
Gazt MusIx 70.
Olerti-joera orrek prantziskotarren jatortasuna du sorburu.
Ib. 162.
Goibel, ibaiaren sorburuan geldi lotu omen zen intzirika.
Ibiñ
Virgil
114.
Jainkoari osorik emona dago, ta orixe dau pozaldi atseginkorraren sorburu.
Onaind STeresa 38.
Hona, beraz, ikusi ditugun bertsoetan ahotan darabilten saltsaren sorburua.
MEIG V 91.
v. tbn. Or Aitork 406. Erkiag Arran 133. EgutAr (ap. DRA). AZink 175.