begitxo
(Lar),
begitxu.
Dim. de 1 begi.
"Ojuelo, ojito"
Lar.
Nigana manso dakarkezula / zeure begitxo lindo biok.
Lazarraga A16, 1184v.
Duzu begitxo batzuk / ta aurpegitxo bat.
Gamiz 204.
Zenbat bider gaitz egin, ta begitxoetan igerri, ta besoetan artu, ta esaten die: Enetxoa, au zer da?
Cb Eg III 366.
Beti Zerurontz beira / ditu begitxoak, / goruntz jasota beti / bere besotxoak.
Jaukol Biozk 63.
Plazan erantzi ta ikusitzian / asko gustatuko zaizu, / begitxo txiki erdi itxub'oi / antxen zabalduko dezu.
Tx B I 231.
Ez begiratu iñora, aizta mattia. Itxi zure begitxuba.
Altuna Euzk
1930, 531.
Tente ate aurrian / Oriño txikijak, / gora jaso daruaz / begitxu argijak.
Laux BBa 52.
Gure gorputz azalean barreatuak, sakabanatuak, baditugula begitxo batzu (ocelles: horiek omen dute ikusten gure bi begi ohituak zerratuta daudelarik).
Mde Pr 323s.
Zeure begitxo biak.
FEtxeb 156.