benefiziatu
benefiziadu (Lcc, Lar),
benefiziado,
benefiziau.
Beneficiado, el que disfruta de un beneficio eclesiástico.
"Beneficiado, benefiziadua
"
Lcc.
"Beneficiado de Iglesia, benefiziadua, onekindua
"
Lar.
Don Martin de Arzadun, Durangoko uriko elexetako benefiziadu da kureak.
Arz 1.
Laukarizko eta Bilboko Elexetako Benefiziau, eta leen Begoñako eta orañ Jandone Kueko Kura Jaunari.
Oe 1.
Don Jose Ignacio de Guerrico, Mutiloako benefiziaduak egiña.
Gco I I.
Izandu zan [...] Benefiziadu San Migelko Eliza Oñatikoan.
Ib. 486.
Testamentu zarreko eta berriko kondaira, [...], D. Franzisko Ignazio de Lardizabal, Zaldibiako benefiziaduak.
Lard I.
Arkitu det uriko zuzelekuan atzenai edo testamentu bat, nun bertako benefiziadu On Migel Beaumont zeritzanak, [...], lagatzen dion Ama Guadalupekoari erregalo bat.
Zab Gabon 89n.
Tuy-Vigon be egon zan abade egin aurretik, katedraleko benefiziadu, musika-irakasle ta organu-jotzaille.
Alzola Atalak 127.
Jaufre jaun apezpikuak "benefiziado" alki bat eskaini zion. Lapeyrek ez zuen on-hartu.
Lf ELit 201.
Kanta iguzu zure amodioen erromantzea, zure osaba benefiziatuak egin zizuana.
Berron Kijote 126.
Gure erriko benefiziatua zan apaiza.
Ib. 138.