bildutasun
(Dv, A),
biltasun (BeraLzM).
"Recueillement (Harb, JesBih, Laph)"
Dv.
"Recogimiento (He)"
A.
"Recogimiento"
BeraLzM.
v. bildura, batutasun
(2);
Cf. bildu
(I, 3).
Zaude bildutasun handienean, eta osoki hari iuntatua.
JesBih 128.
Inspira diezadazut atentzionea, bildutasuna eta kharra meditazione hau ongi egitekotzat.
MarIl 62.
Bihotza zerra dezagun barriamenduari, eta jastatuko dugu Jesu Kristoren presentzia erretiramenduan eta bildutasunean.
Jaur 168.
Gau guziez jeikitzen zen bildutasun gehiagorekin othoitz egiteko.
Laph 23.
Bakhotxak ixiltasunaren eta bildutasunaren erdian othoitz egiten du.
Atheka 147.
Beti oarkabetua egonaz eta iñolako bildutasun eta debozio gabe.
Arr May 122.
Sakramendu Sainduaren benedizioneko argi, othoitz eta bildutasun khartsu hek.
Arb Igand 128.
Osoki itzali baino lehen, uzta ederra eman ondoan, uda bildutasunen sartzera doa, ixil ixila bere edergailu ondarren erdian lokartzera baloa bezala.
Barb Piar II 182s.
Kanpoko gauzetarat hain barreiakor, barneko bildutasunerat hain hurri.
Leon Imit IV 7, 2.
Hoa, egizak othoitz eta bildutasun handienean ago zenbeit egunez.
Zerb Bahnar 11s.
Bildutasun handienean iragan dire zeremoniak, eliza guzia bethea.
Herr 15-5-1956 (ap. DRA
).
Berrogoi egunez Vizenza hirian bere lehen Meza eman aintzin, bildutasun handienean egon ondoan.
Ardoy SFran 310s.
Ederrena izan da bere ehorztea: / bildutasun haundian zer jende ostea.
Xa Odol 193.
Zer bildutasunean entzun ginituen Larzabalen azken hitz hunkigarriak!
Larre ArtzainE 251.