bulebar
Bulevar.
Bulebarrian, Kontxako aurrian eta beste leku askotan.
Iraola 69.
Bulebarreko arbolera igoko naiz.
Ib. 57.
Aurten arbol makalak, aritzak eta bulebarrekuak sagar panpandojak ematen dizkitek.
Ib. 59.
Erri berria dago, [...] etxe, eguraztoki, bulebar, loretegi ta palmera ederrez jantzia.
Anab Aprika 14.
Bulebar onen muturrean arkitzen dira Gobernuaren Plaza, katedrala ta arabiar eliza edo mezkita zaarra.
Ib. 14.
Bordeleko Kiroldegitik eta hiriaren inguru-bulebarretik hurbil.
Larre ArtzainE 176.