fletxa
(SP, Urt I 121, Añ),
flexa (SP),
fretxa (Lcc),
pletxa.
Flecha.
"Frecha, fretxea
"
Lcc (cf.
ib. fletxadu). v. gezi.
Beha nezan eta, huná, zaldi xuri bat: eta haren gainean iarririk zegoenak zuen fletxa bat.
Lç Apoc 6, 2.
Euren eskuetan ekarten arko bana, fletxa zorrotzakaz armaturik.
Lazarraga A, 1153r.
Hala nola arkuari soka gibelatzean / urrunago arthikitzen baitu fletxa airean, / gauza bera duk Iainkoaz.
EZ Man I 91.
O errege, zure kontrako / fletxaz dira zaurtuko.
Hm 51.
Jadanik zure fletxek egin darotzkidate xoil zauri handiak ene ariman.
Gç 44.
Etxa zatzu zure fletxak eta egor atzu ihesi ene etsaiak.
"Sagittas"
.
Ch III 48, 5 (SP tragazak, Mst armak, Ip izpitiak, Ol, Leon geziak).
Bere menturarat largatu zuten flexa batek atzeman zuen Axab eta sarthu zitzaion bulharretan barna.
Lg I 362.
Zuen xedea hargatik eztuzue ardietsten, / zuen fletxa samiñenak alfer baitire erortzen.
Gy 136.
Cupidok eritzen nau / fletxakin berriro, / neregana jiratzen / dituen aldiro.
Bil 59.
Nai zituan eskuan zeuzkan iru pletxa tira zorrotz, bata kristau arruen gañ, bestia diru zalien gañ, ta irugarrena lujuriotsu aragitien gañ.
Bv AsL 170.
Ango jende edo salbajiak / fletxaz armatuak danak.
MendaroTx 352.