Instrumentalean (-(e)z), nola deklinatzen dira silababakarrak: gai, jai eta abar?
29. arauan ageri da zein den diptongoz amaitzen diren izenen deklinabidea. Eta arau horretan zehazten da hitz silababakarretan -e- bokala tartekatzen dela mugagabeko instrumentalean, kontsonantez amaituek egiten duten bezala, hau da, -ez hartzen dutela. Adibidez: edozein gaiez hitz egin, jaiez jai ibili.
Ikus hau ere: "Lexikoa: gau (gautan, gautako, gautatik, gautara, gautarako)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.