Eguraldiaren iragarpenetan edo eguraldiari lotutako berria ematen denean, ondo al dago esatea termometroak igo dira, esan beharrean tenperatura igo da? Izan ere, berez, termometroak (tenperatura neurtzeko aparatuak) ez dira dauden tokitik mugitzen.
Bai, ondo dago. Metonimia-kontu bat da horkoa (edukitzailea aipatzea edukiaren ordez). Kopa bat edan zuen edo bi plater jan zituen esaten denean, kopa ez da edaten, kopako edukia baizik, eta platerak ez dira jaten, plateretako edukia baizik. Gisa berean, tenperatura igo da adierazteko, termometroen barruko merkurioa igo da esan beharrean, metonimiaz, termometroak igo dira esaten da.
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.