Zuzena al da esaldi hau?: Ez gara horretara bakarrik etorri, baizik eta…
Zuzena da, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV, 208. or. liburukian ikus daitekeen bezala. Askoz gehiagotan aurkituko dugu, hala ere, baizik soila. Juntagaia luzea eta konplexua denean jotzen da baizik eta erabiltzera.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > juntagailuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.