txabolatxo
1.
txaolatxo (
Lar),
txabolatxu,
txaboltxo .
(Dim. de txabola
).
"Chocilla"
Lar.
Armeniatik etorri bezin prest, mendi ondoetan txabolatxoak egiñik, jarri izan ziran beretan gure asaba maitagarriak.
Izt C 3.
Zertarako jauregi / Urrez apainduak, / Naiago baditugu / Gure txaboltxuak?
Etxeg EE
1883b, 528.
Ene artaldeari / jaramonik ondo, / ene txabolatxoan / gabez eginda lo.
AB AmaE 354.
Geu ezin gaitxuk kabidu emen txabolatxuan.
SM Zirik 128.
v. tbn. Ag AL 48. Txabolatxu: Otx 114.
Caseta (de perro).
Txakurrak naikoa du bere txabolatxoarekin.
Vill Jaink 147.
Ate ondoan txabolatxo bat, eta bertan bizitzen zan txakur txiki bat.
Salav 12.
2.
Jaula.
Katamotzak arrapateko euken burdiñazko txaolatxo bat, burdinsarez inguratuta: atea zan berakotan isten zana, katamotza okelea jatera txaolara sartuten zanean.
Echta Jos 310.