Elkarren sinonimoak al dira biak?
Aski da Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:hil] eta [EH:hilabete] sarrerak aztertzea. Izan litezke sinonimoak; hala ere, bi erabilera bereizten dira Euskal Herrian:
a) Hiztun batzuek ez dute hilabete baizik erabiltzen (Iparraldean, adibidez).
b) Beste batzuek desberdindu egiten dituzte: hil (urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza: hilen izenak, neguko hiletan, maiatzeko hila...) eta hilabete (denbora hedaduratzat harturik, 30 eguneko-edo denbora-bitartea: hilabetean egon naiz Grezian = hilabete osoan).
Ikus hau ere: "Denbora adieraztea: ordubete, astebete, urtebete (*ordubete bat / *hiru astebete / *hiru urtebete)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.