Bezeroentzat dugun menuan Sagar krepa Calvadosarekin dugu. Zuzena al da?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dira ageri, oraingoz, ez krepe eta ez calvados hitzak, baina hala erabiltzen dira, eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordeak onetsita daude.
Bestalde, calvados edari baten izena denez, letra xehez idaztekoa da, ez letra larriz hasita: Sagar-krepea (edo sagar krepea) calvadosarekin.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.