Berastegiko udaleko armarriko idazkunak gaztelaniazko testu hau dakar: Nobleza con Libertad. Horren euskal ordain jatorra zein ote da: Leialtasunez askatasuna edo Askatasunez leialtasuna?
Gramatika batzordearen ustez, eta kasu honetan bi izenen arteko erlazioa nagusiki kopulatiboa dela kontuan harturik, honako hau izan daiteke ordain egokia Nobleza con Libertad adierazteko armarrian:
Leialtasuna eta Askatasuna
Eta, horrekin batera, egokitzat joko genuke hau ere:
Leial eta Aske
Galderan proposatutako egiturak (Leialtasunez askatasuna eta Askatasunez leialtasuna) ez dira, batzordearen ustez, tradiziokoak.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.