Gaztelaniazko "cara de cansado, cara de tonto" eta abar euskaraz esateko, -(r)en kasua erabili behar al da? Ezin al da esan nekatu-aurpegia, besterik gabe?; nekatuaren aurpegia esan behar al da nahitaez?
Bai, zuzena da nekatu-aurpegia egitura. -(r)en gabeko forma horixe da, gainera, egokiena; alegia, hitz-elkarketa bidezkoa: nekatu-aurpegia, gaizto-aurpegia, tonto-aurpegia, txotxolo-aurpegia, lapur-aurpegia, txintxo-aurpegia...
Baina genitiboduna (-(r)en) ere erabil daiteke, batez ere sintagma luzeagoen kasuan. Areago, halaxe erabiltzen da <izena/adjektiboa + aurpegia> egituran izenari/adjektiboari beste hitz bat eransten badiogu: gizon nekatuaren aurpegia, nekatu samartuaren aurpegia, gitarra-jotzailearen aurpegia, gixajo huts-hutsaren aurpegia...
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.