sasiezkontza
sasieskontza.
Amancebamiento; matrimonio no católico; (fig.) promiscuidad, mezcla.
Elizara barik! Eta ori gura leuke berorrek? Obeto da garai onean jakin dogun. Sasi-ezkontzea gura leuke?
Ag Kr 186.
Matrimonio civil deritxon ori kristiñauen artean ez da Sakramentua ta ezkontzea bez, sasi-ezkontza zantar bat baño besterik ez da.
KIkV 104.
Zugaitz eta landara-mota ugari badituzu an, sasi-ezkontzan nastuak.
NEtx Antz 135.
Maitakeri-irritsetan dabiltzan jendeak Renora joan oi dira beren sasi-ezkontzak antolatzera.
Etxde EG
1952 (1-2), 48.
Erririk erri mixiogintzan, sasi-eskontzak zuzentzen.
Bordari Olerti
1961, 154.
Ez egin sasi-ezkontza lotsagarririk Kristo ta munduarekin.
MAtx Gazt 55.
Lotsagarria den Basaburuko alaba sasi-ezkontzan ainbeste urtetan bizitzea.
NEtx LBB 58.
Hori sortzeko batu dira, ezkontzaz ala sasi-ezkontzaz ez dakigu, Italiako edertasuna, Gina Lollobrigida deritza, eta Ipar Ameriketako trebetasuna.
MEIG I 157.
v. tbn.
KIkG 78.