1. artikulua.— Nazio Batuen asmoak dira:
3. Nazioarteko lankidetza gauzatzea, diskriminaziorik egin gabe, arraza-, sexu-, hizkuntza- edo erlijio-arrazoiengatik, nazioarteko arazoak konpontze aldera, betiere arazo horiek ekonomia, gizarte, kultura edo giza izaerakoak direnean, eta guztion giza eskubideen nahiz oinarrizko askatasunen gaineko errespetua garatu nahiz suspertze aldera; eta
[…]
13. artikulua
1. Batzar Orokorrak azterlanak sustatu eta gomendioak egingo ditu, ondoko xede hauetarako:
b. nazioarteko lankidetza sustatzea ekonomia-, gizarte-, kultura-, hezkuntza- eta osasun izaerako gaietan, eta guztion giza eskubideak nahiz oinarrizko askatasunak eraginkor bihurtzen laguntzea, betiere diskriminaziorik egin gabe, arraza-, sexu-, hizkuntza- edo erlijio-arrazoiengatik,
55. artikulua
Nazioen arteko harremanak baketsuak eta lagunen artekoak izan daitezen, egonkortasun- eta ongizate-baldintzak sortu behar direnez gero, eta baldintza horiek sortzekotan, betiere eskubideen berdintasunari eta herrien determinazio askeari buruzko printzipioa errespetatuz, eta errespetu hori oinarri moduan harturik, Erakundeak sustatuko du:
a) bizitza-maila altuagoak, guztiontzako lan iraunkorra, eta ekonomia- nahiz gizarte-aurrerapen eta garapenerako baldintzak;
b) ekonomia-, gizarte- eta osasun-arloko nazioarteko arazoak konpontzea, eta horien ondoriozko bestelako arazoak ere, eta kultura- eta hezkuntza-alorretan nazioarteko lankidetza; eta
c) guztion giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetu unibertsala, arraza-, sexu-, hizkuntza- edo erlijio-arrazoiak direla-medio diskriminaziorik egin gabe, eta eskubide eta askatasun horien eraginkortasuna.
76. artikulua
Administrazio fiduziarioaren araubidearen oinarrizko helburuak, gutun honen 1. artikuluan aipatutako Nazio Batuen asmoen arabera, honako hauek izango dira:
c. guztion giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen gaineko errespetua sustatzea, diskriminaziorik egin gabe arraza-, sexu-, hizkuntza- edo erlijio-arrazoiengatik, bai eta munduko herrien arteko mendekotasuna aitortzea ere; eta
[…]