74. artikulua[4].— Konstituzio honen txinerazko, espainierazko, frantsesezko, ingelesezko eta errusierazko testuak era berean joko dira kautotzat.
[…]
New Yorken sinatu zen, 1946ko uztailaren 22an, kopia bakar batean, txineraz, espainieraz, frantsesez, ingelesez eta errusieraz, eta testu bakoitza kautoa da. Jatorrizko testuak Nazio Batuen artxiboetan gordeko dira. Nazio Batuetako idazkari nagusiak behar bezala ziurtatutako kopiak bidaliko dizkie Konferentzian ordezkatutako gobernu guztiei.