13. artikulua
[…]
Erregu-eskaerak honelaxe egingo dira: […] 3) eskaera egiten duen estatuaren ordezkari diplomatiko edo kontsularraren bidez, zeina akreditatuta baitago eskaera hartzen duen estatuan; ordezkari horrek erregu-eskaerak zuzenean bidaliko dizkio agintaritza judizial eskudunari edo eskaera hartzen duen estatuko gobernuak adierazitako agintaritzari, eta erregu-eskaerak betearazteko dokumentuak zuzenean jaso beharko ditu agintaritza horretatik.
1. eta 3. kasuetan, beti igorriko zaio erregu-eskaeraren kopia bat eskaera hartzen duen estatuko agintaritza judizialari.
Aurkako akordiorik izan ezean, erregu-eskaerak eskabidea egin duen agintaritzaren hizkuntzan idatziko dira, baina eskaera hartu duen estatuak bere hizkuntzara itzultzea eskatu ahal izango du, eskaera egin duen agintariak jatorrizkoaren arabera ziurtatuta.