V artikulua
Protokolo hau Nazio Batuen idazkaritzaren artxiboetan gordailutuko da; eta kautoak izango dira txineraz, espainieraz, frantsesez, ingelesez eta errusieraz dauden protokolo-testuak. Konbentzioaren testu kautoak ingelesa eta frantsesa direnez gero eta konbentzioa eranskinaren arabera eraldatu behar denez gero, eranskinaren ingelesezko eta frantsesezko testuak ere kautoak izango dira; txineraz, espainieraz eta errusieraz dauden testuak, ordea, itzulpenak izango dira. Idazkari nagusiak egingo ditu protokoloaren kopia ziurtatuak, eta eranskinarekin batera Konbentzioaren estatu aldeei igorriko dizkie, baita Nazio Batuen gainerako estatu kideei ere. III. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eraldaketak indarrean jartzen direnean, idazkari nagusiak prestatuko ditu modu horretan eraldatutako konbentzioaren kopia ziurtatuak, estatuei igortzeko, Nazio Batuen kide ez direnei barne.