[…]
Kontuan hartuz, Nazio Batuek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean aldarrikatu dutela ezen pertsona orok adierazpen horretan aipatutako eskubide eta askatasun guztiak dituela, inolako bereizketarik egin gabe, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, iritzi politikoa edo bestelako iritzia, jatorri nazionala edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste edozein ezaugarri dela bide,
[…]
Batzar Orokorrak,
[…]
1. printzipioa
Adierazpen honetan aipatutako eskubide guztiak izango dituzte haurrek. Eskubideok aitortu egingo zaizkie haurrei, inolako salbuespenik gabe, eta bereizketarik edo diskriminaziorik egin gabe, haurraren edo haren familiaren arraza, kolore, sexu, hizkuntza, kultura, erlijio, iritzi politikoa edo bestelako iritzia, jatorri nazionala edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste edozein tasun dela bide.