21. artikulua
Konbentzio hau Nazio Batuen idazkari nagusiak erregistratuko du indarrean jartzen den datan.
Hori guztiori aitortuz, behean dauden ahalguztidunek konbentzio hau sinatzen dute.
New Yorken egina, 1961eko abuztuaren 30ean, ale bakarrean, berori gordailutuko da Nazio Batuen artxiboetan; berebat, fede ematen dute txineraz, espainieraz, frantsesez, ingelesez eta errusieraz egindako testuek; ildo beretik, Nazio Batuen idazkari nagusiak behar bezala ziurtatutako kopiak emango zaizkie Nazio Batuen estatu kide guztiei eta konbentzio honen 16. artikuluak aipatu estatuei, hain zuzen ere, kide ez direnei.