[Estatu kontratatzaileek,]
Asmoa izanik, Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz, guztion giza eskubide eta oinarrizko askatasunak errespetatu eta bete behar direla, eta bi horiek sustatu behar direla inolako bereizketarik egin gabe arraza-, sexu-, hizkuntza- eta erlijio-arrazoiengatik.
[…]
10. artikulua
1. Konbentzio hau Nazio Batuen artxiboetan gordailutuko da; berebat, fede emango dute, maila berean, txineraz, espainieraz, frantsesez, ingelesez eta errusieraz dauden testuek.
2. Nazio Batuen idazkari nagusiak Konbentzioaren kopia ziurtatu bana igorriko die Nazio Batuen kide guztiei eta 4. artikuluaren 1. paragrafoak aipatu kide ez diren estatuei.