Batzar Orokorrak,
Kontuan hartuz Nazio Batuen Gutunak gizaki guztien giza eskubide eta oinarrizko askatasunak errespetatzea eta betetzea sustatzen dituela, inolako bereizketarik egin gabe, arraza-, sexu-, hizkuntza- eta erlijio-arrazoiengatik,
Kontuan hartuz, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak aldarrikatutakoaren arabera, gizaki guztiak aske jaiotzen direla, berdinak izanik duintasunari eta eskubideei begira, eta pertsona orok adierazpen horretan aldarrikatutako eskubide eta askatasunak badituela, inolako bereizketarik egin gabe, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo bestelako iritzia, nazio- edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste edozein ezaugarri direla bide.
[…]
Jakitun izanik nazioarteko giza eskubideen itunen estatu aldeek konpromisoa hartzen dutela bermatzeko itun horietan aldarrikatutako eskubideak inolako diskriminaziorik egin gabe egikarituko direla, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo bestelako iritzia, nazio- edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste edozein ezaugarri dela bide.
[…]
5. artikulua
1. Atzerritarrek ondorengo eskubideak izango dituzte, eurak zein estatutan egon eta, estatu horren legeria nazionalaren arabera eta estatu horrek dituen nazioarteko betebeharren mende,
c) Berdintasunerako eskubidea auzitegien eta gainerako organoen eta justizia-administrazioaren agintari arduradunen aurrean eta, behar denean, interpretearen doako laguntza izateko eskubidea zigor-jardunetan eta, legeak halakoa xedatzen duenean, bestelako jardunetan ere;
f) Nork bere hizkuntza, kultura eta tradizioak gordetzeko eskubidea;
[…]