22. printzipioa
Herri indigenek eta euren erkidegoek, bai eta tokian tokiko beste erkidego batzuek ere, euren jakiteen ondorioz eta tradizio-praktiken ondorioz, funtsezko eginkizuna betetzen dute, ingurumena antolatu eta garatzeko orduan. Estatuek behar bezala aitortu beharko lituzkete haien identitatea, kultura eta interesak, bai eta horiei guztiei lagundu ere, eta, garapen jasangarria lortzeko helburu horretan, haien benetako parte-hartzea ahalbidetu beharko lukete.