Kokapena:
Kategoria lexiko deitzen ditugu eduki lexikoa duten hitzak. Izenek eduki lexikoa dute, aditz gehienek ere bai. Orobat, adjektiboek eta adberbio gehienek; izan ere, badira adberbio kuantifikatzaileak (hain, oso, guztiz…) determinatzaileen pareko direnak, eta beste batzuk (ongi, buruz, poliki…), berriz, eduki lexiko garbia dutenak, eta adjektiboen pare direnak. Beraz, eztabaida liteke multzo batekoak ala bestekoak ote diren. Postposizioak ere kategoria lexikotzat hartu izan dira, eztabaidak eztabaida. Determinatzaileak eta kuantifikatzaileak, aldiz, ez dira halakotzat hartzen (§ 11.3b).