Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen Konferentzia Orokorra, Parisen batzartuta, 20. bileran, 1978ko urriaren 24tik azaroaren 28ra,
Gogoratuz, 1945eko azaroaren 16an onetsitako Unescoren Konstituzioaren hitzaurrean esaten dela “amaitu berri den gerra izugarri eta ikaragarria ez zen gertatuko gizakiaren duintasuna, berdintasuna eta elkarrekiko errespetua diren printzipio demokratikoak ukatu izan ez balira, eta, aurreiritziez eta ezjakintasunaz baliatuz, printzipio horiek gizakien eta arrazen ezberdintasunaren dogmarengatik ordeztuak izateko borondaterik gabe”, eta konstituzio horren I. artikuluaren arabera, Unescok “bakearen eta segurtasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, hezkuntza, zientzia eta kulturaren bitartez nazioen arteko lankidetza indartuz, justizia, legea, giza eskubide eta oinarrizko askatasunen errespetu unibertsala ziurtatzeko helburuarekin, horiek aitortzen baitzaizkie, Nazio Batuen Gutunean, munduko herri guztiei arraza-, sexu-, hizkuntza- edo erlijio-bereizketarik egin gabe”,
[…]
9. artikulua
3. Atzerriko jatorria duten biztanleria taldeek, batik bat langile migratzaileek eta euren familiek, eurok zein herrik hartu eta herri horren garapenean laguntzen dutenek, euren segurtasuna, duintasuna eta euren kultura-balioen errespetua bermatzera zuzendutako neurri egokiak izan beharko dituzte, eta eurok jasotzen dituen ingurumenean egokitzeko eta sustapen profesionala errazteko; izan ere, horien xedea da euren jatorrizko herrialdeetara geroagoko itzulerarako eta herrialde horien garapenean laguntzea: modu berean haurrei euren ama-hizkuntza irakasteko aukera izatea ere aldeztu beharko litzateke.