Hitzarmen honetan alde diren Europako estatuak,
[…]
Jakitun izanik beren kulturen artean lotura estuak daudela, hizkuntzen aniztasuna eta erregimen ekonomiko eta sozialen arteko desberdintasunak gorabehera, eta gogo biziz hezkuntzaren arloan eta beren herrien ongizate eta oparotasun iraunkorraren aldeko prestakuntzaren arloan lankidetza indartzeko,
[…]
3. artikulua
1. Estatu kontratatzaileek, gobernuei dagozkien betebehar guztiez gain, ahalik eta neurri gehien hartzea hitzartzen dute, betiere agintari eskudunak akuilatze aldera, 1. artikuluko 1. paragrafoaren definizioarekin bat etorriz, bigarren mailako ikasketen amaierako titulu eta diplomak eta gainerako estatu kontratatzaileetan emandako beste diploma batzuk onar ditzaten, zeinek aukera ematen baitute goi-mailako hezkuntzara iristeko, betiere estatu kontratatzaileetan dauden goi-mailako hezkuntza-zentroetan ikasketak jarraitzeko aukera izan dezaten.
2. Hala eta guztiz ere, eta 1. artikuluko 1.a) paragrafoko xedapenei kalterik egin gabe, goi-mailako hezkuntzako zentro batean onartua izateko, honako hauek baldintza izan daitezke: harrera-gaitasuna, eta direnak direlako ikasketak probetxuz egiteko eskatzen diren hizkuntza-ezagutzei buruzko baldintzak.