2. artikulua
2. Estatu kontratatzaileek modu solemnean adierazten dute lankidetza estuan jarduteko ebazpen irmoa hartu dutela euren legegintza- eta konstituzio-esparruaren barruan honako helburu hauek lortzeko:
(a) eskura dituzten hezkuntza- eta ikerketa-baliabideak estatu kontratatzaile guztien interesetan ahalik eta modu eraginkorrenean erabil daitezen ahalbidetzea, eta, horretarako:
(iii) terminologia eta ebaluazio-irizpideak ahalik eta antzekoenak izatea, batez ere diploma, gradu eta ikasketa-faseen izenak harmonizatzeari dagokionez, kredituen, ikasketa-gaien, ziurtagirien, diplomen eta graduen konparagarritasuna eta goi-mailako irakaskuntzara iristeko baldintzak bermatuko dituen sistema baten aplikazioa errazteko;
[…]
3. artikulua
2. Hala eta guztiz ere, eta 1. artikuluko 1.a) paragrafoko xedapenei kalterik egin gabe, goi-mailako hezkuntza-instituzio batean onartua izateko, honako hauek baldintza izan daitezke: harrera-gaitasuna, eta direnak direlako ikasketak probetxuz egiteko eskatzen diren hizkuntza-ezagutzei buruzko baldintzak.
[…]
Bangkoken egina, 1983ko abenduaren 16an, txineraz, ingelesez, frantsesez eta errusieraz; lau testuak era berean kautoak dira, kopia bakar batean gordeko dira, Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Erakundearen artxiboetan. Egiazko kopia ziurtatua bidaliko zaie 15. eta 16. artikuluetan aipatu estatu guztiei eta Nazio Batuei.