19. Bakerako, giza eskubideetarako eta demokraziarako hezkuntza sustatzeko, ezinbestekoa da irakurtzeko, idazteko, eta ahozko eta idatzizko adierazpenerako programak nabarmen indartzea. Irakurketa, idazketa eta mintzamena menderatzeak herritarrari gaitasuna ematen dio informazioa eskuratzeko, bide ematen dio bere egoera argi ulertzeko, bere beharrizanak adierazteko eta gizarte-inguruneko jardueretan parte hartzeko. Era berean, atzerriko hizkuntzak ikasteak beste kultura batzuk zentzuz ulertzea ahalbidetzen du; izan ere, ikaskuntza hori erkidegoen eta nazioen arteko ulermen hobearen oinarria da. Ingurumari horretan, UNESCOren Linguapax proiektua adibide bat izan liteke.
29. Bestalde, gizarteko taldeen arteko ulermena bultzatze aldera, errespetatu egin behar dira gutxiengo nazional, etniko, erlijioso eta linguistikoetako kide diren pertsonen eta biztanle indigenen hezkuntzarako eskubideak, eta hori ikasketa-planetan, metodoetan eta hezkuntza antolatzeko moduan ere islatu behar da.