III.1 artikulua
1. Alde batean emandako kualifikazioen titularrek kualifikazio horien ebaluazioa lortu ahal izango dute, organo eskudunari eskaera egin ondoren.
2. Horri dagokionez, inork ez du inolako diskriminaziorik jasango sexuan, arrazan, kolorean, desgaitasunean, hizkuntzan, erlijioan, iritzi politikoetan edo bestelako iritzietan, jatorri nazional, etniko edo sozialean, gutxiengo nazional bateko kide izatean, ondasun pertsonaletan, jaiotzan edo beste edozein egoeratan oinarrituta, ezta onartzeko eskatzen den kualifikazioaren balioarekin zerikusirik ez duen beste ezein egoeratan ere. Eskubide hori bermatzeko, alde bakoitzak konpromisoa hartzen du onarpen-eskabide bat ebaluatze aldera beharrezkoak diren xedapenak hartzeko, eta horretarako eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak soilik hartuko dira kontuan.
IV.7 artikulua
IV.1, IV.2, IV.3, IV.4 eta IV.5 artikuluetan xedatutakoari kalterik egin gabe, goi-mailako hezkuntza-instituzio jakin batean onartua izateko, eskatzaileak frogatu beharko du instituzio interesdunaren irakaskuntza-hizkuntza edo -hizkuntzak edo adierazten diren beste hizkuntza batzuk behar bezala ezagutzen dituela.