Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen Konferentzia Orokorrak, Parisen egin duen 33. bileran, 2005eko urriaren 3tik 21era,
[…]
Gogoan izanik hizkuntza-aniztasuna kultura-aniztasunaren oinarrizko osagaia dela; eta, kultura-adierazpenak babesteko eta sustatzeko orduan, hezkuntzak oinarrizko eginkizuna betetzen duela berriro baieztaturik;
[…]
6. artikulua.— Aldeen eskubideak nazioaren mailan
1. Aldeek, euren kultura-politiken eta kultura-neurrien eremuan, halakoak 4. artikuluko 6. paragrafoan definituta dauden bezala, euren inguruabar eta beharrizan bereziak aintzakotzat harturik, zenbait neurri hartu ahal izango dituzte, euren lurraldeetan kultura-adierazpenen aniztasuna babestu eta sustatzeko.
2. Neurri horiek, besteak beste, hurrengoak izan daitezke:
[…]
b) nazioaren lurraldean eskura dauden kultura-jarduera, -ondasun eta -zerbitzu guztien artean, nazioko kultura-jarduera, -ondasun eta -zerbitzuei buruz neurriak hartu eta horiei aukera egokiak ematea, halakoak sor, ekoitz, bana, heda eta goza daitezen, jarduera, ondasun eta zerbitzu horietan zein hizkuntza erabili eta hizkuntza horiei buruzko xedapenak barne hartuta.
[…]