IV.6 artikulua
IV.1–IV.5 artikuluetan xedatutakoari kalterik egin gabe, goi-mailako hezkuntza-instituzio jakin batean onartua izateko baldintza izan daiteke kualifikazioaren titularrak frogatzea instituzio interesdunaren irakaskuntza-hizkuntza edo hizkuntzak edo zehazten diren beste hizkuntza batzuk behar bezala ezagutzen dituela, kualifikazioen titularrak direnak direlako ikasketak probetxuz egiteko.
Tokion egina, 2011ko azaroaren 26an, txineraz, ingelesez eta errusieraz; hiru testuak era berean kautoak dira, kopia bakar batean gordeko dira, Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Erakundearen artxiboetan. Egiazko kopia ziurtatua bidaliko zaie X.1 artikuluan aipatu estatu guztiei eta Nazio Batuen idazkaritzari.