Batzarrak,
1. Kontuan hartuta oso garrantzitsua dela, Europaren bilakaerarentzat eta Europaren inguruko ideientzat, Europako kultura guztiekin, eta, bereziki, hizkuntza-identitateekin, errespetua izatea eta horien garapena orekatua izatea;
2. Kontuan hartuta desberdintasun handiak daudela, demografiari dagokionez, egoera soziologikoari dagokionez, hizkuntzen normalizazioari dagokionez, hizkuntza horien erabilera pribatu edo publikoari dagokionez, eta hezkuntza lortzeko nahiz komunikabideetan lekua izateko aukerei dagokienez, konponbideek kasuan kasukoak eta bereziak izan behar dute, ezin baita konponbide orokorrik eman;
3. Kontuan hartuta hizkuntza bakoitzaren tratamendu zientifikoak, giza tratamenduak eta kultura-tratamenduak honako printzipio hauek izan behar dituztela oinarrian:
Kautotasun zientifikoari zor zaion errespetua.
Haurrak bere hizkuntza erabiltzeko duen eskubidea.
Giza erkidegoek euren hizkuntza eta kultura propioak garatzeko duten eskubidea.
4. Ministroen Batzordeari gomendioa luzatzen dio, horrek azter dezan ea aukerarik dagoen, estatu kideetako gobernuek, baliabiderik egokienak erabilita, jarraiko neurriak har ditzaten:
5. Aurretiaz aipatu a, b, c eta d apartatuetan zein proposamen jaso eta proposamen horiek Europako eremuan abian jartzeaz denaz bezainbatean, gonbita luzatzen dio Ministroen Batzordeari, horrek azter dezan ea aukerarik dagoen, eremu honetan gertatuko berrikuntzak bildu eta horien gaineko informazioa zabaltzeko.
[…]
9. Bestalde, Albania, Andorra, Belgika, Bulgaria, Estonia, Georgia, Grezia, Irlanda, Letonia, Lituania, Moldova, Polonia, Portugal, Errusiar Federazioa, San Marino, Eslovakia eta Turkiak ez dute sinatu ez berronetsi Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutuna (ETS 148 zenbakia).
10. Batzarrak ohartarazten du ezen Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak, 2000ko abenduan Nizako goi-bileran onartuak, ez duela gutxiengoen eskubideen gaia jorratzen, eta bere burua mugatzen du 22. artikuluan hauxe adieraztera: “Batasunak errespetatu egiten du kultura-, erlijio- eta hizkuntza-aniztasuna”.
12. Beraz, Batzarrak gomendatzen hauxe gomendatzen dio Ministroen Batzordeari:
12.5. Bultza ditzala Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutuna oraindik berronetsi ez duten estatuak gutun hori berronets dezaten, eta bultza ditzala estatu kideak eta etorkizunean kide izan daitezkeen estatuak gutun hori egoki aplikatzeko;
12.6 gehitu ditzala Europako Kontseiluaren gidalerro orokorren giza eta finantza-baliabideak, aipatutako bi tresna horiek aplikatuz;
12.8 dei diezaiola Ministroen Batzordeari lehentasun handia eman diezaion Gutxiengo Nazionalen Babeserako Esparru Konbentzioaren Aholku Batzordeak eta Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunaren Adituen Batzordeak emandako irizpen eta txostenak eztabaidatu eta onartzeko, eta prozedura egoki bat sor dezala horiek arin argitaratzeko eta zabal-zabal hedatzeko;
12.13. Europan erabiltzen diren zeinu-hizkuntzei eman diezaiela Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunak emandako babesaren antzekoa, agian gomendioa onartuz estatu kideentzat;
12.14. argitara ditzala Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunaren Adituen Batzordeak aurkeztutako txostenak.