21. artikulua.— Diskriminaziorik ez
1. Diskriminazio oro debekatuta dago, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.
2. Nazionalitatearen ondoriozko diskriminazio oro debekatuta dago tratatuak aplikatzen diren eremuan, aipatu tratatu horiek kasuan kasuko xedapenetan ezarritakoari kalterik egin gabe.
22. artikulua.— Kultura-, erlijio- eta hizkuntza-aniztasuna
Batasunak errespetatu egiten du kultura-, erlijio- eta hizkuntza-aniztasuna.