Bi motatako aposizioak72 bereizi izan dira gramatiketan, aposizio ez-murrizgarriak (esplikatibo ere esan ohi zaie, aurrekoari buruz azalpen gehigarria ematen dutenak) eta murrizgarriak (murriztaile ere esaten zaie halakoei, aurretik aipatutakoa mugatzen dutenak). Aposizio ez-murrizgarriak dira honakoak: Gasteizen, Euskadiko hiriburuan, taberna gehiegi dago; Pellok, atzo aipatu nizun lagunak, andregaia utzi egin du. Erreferentzia bera duten bi sintagma ezartzen ditugu bata bestearen ondoan. Mota berekoak dira beste hauek ere Druso neure aita, Axular Sarako erretorea; hauetan ere erreferentzia bera dute Druso izen propioak eta neure aita sintagmak zein Axular eta Sarako erretorea osagaiek 109. araua: “Komunztadura aposizioetan”, Bilbon, 2001eko ekainaren 29an onartua.</p> ">73. Beste batzuetan, berriz, aposizioan doan izenak konkretatu egiten du ondokoa. Horixe egiten dute izen propioek, objektu, leku, pertsona… baten erreferentzia konkretatu, sailkatu (Itziar andereñoa, Gipuzkoa plaza, Arrantzaleak taberna); predikazio erlazioa inklusiboa da aposizio mota honetan, izen propioak adierazten duen objektua edo pertsona, izen arruntak adierazten duen klase edo motaren barruan geratzen baita. Batzuetan utz daiteke isilpean izen arrunta; Aizkorrira igo gara esan daiteke, Aizkorri mendira igo gara esan beharrik gabe. Aposizio elkartu hauek, beraz, zerbait bakarra adierazten dute, eta horretan bereizten dira landare, animalia, mineral eta abarren barruan taxonomia, sailkapena egiteko baliatzen ditugun sumpsumtive motako elkartuetatik (§ 7.2.2.3h, § 28.9.2).
Badira itxuraz aposizio elkartuen egitura dutenak, Sabin Etxea, euskara eguna, antxoa eguna modukoak; baina horietan ez dago predikazio erlazio inklusiborik. Sabin ez da etxe baten izena (Aizkorri mendi batena bai, ordea). Beste horrenbeste esan daiteke antxoa edo euskara lehen osagaien eta egun bigarren arteko harremanaz. Itxura izan arren, ezin ditugu egiazko aposizio elkartutzat hartu. Eta ez dute lekurik izen elkartuen artean ere, balio generikoa izatea delako izen elkarketaren ezaugarrietako bat (§ 3.3a). Euskararen eguna, antxoaren eguna… determinatzaile sintagma dagokie, berez.
Osagaien kategoria kontuan harturik, honako konbinazioak aurkituko ditugu aposizio elkartuetan:
72 Ikus Hitz-Elkarketa/3 (1991: 89-99); Odriozola eta Perez Gaztelu (2002).
73 Ikus honetaz Euskaltzaindiaren 109. araua: “Komunztadura aposizioetan”, Bilbon, 2001eko ekainaren 29an onartua.