167. artikulua.— Hizkuntza-araubidea
1. Parlamentuko dokumentu guztiek hizkuntza ofizialetan idatzita egon beharko dute.
2. Diputatu guztiek eskubidea dute Parlamentuan eurek nahi duten hizkuntza ofizialean hitz egiteko. Hizkuntza ofizialetako batean egindako esku-hartzeak aldi berean interpretatuko dira gainerako hizkuntza ofizialetan eta Mahaiak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein hizkuntzatan.
3. Batzorde- eta eskuordetza-bilerek interpretazio-zerbitzua izango dute, batzordeko edo eskuordetzako kide titularrek eta ordezkoek erabilitako eta eskatutako hizkuntza ofizialetatik abiatuta eta hizkuntza horietara bideratuta.
4. Ohiko lantokietatik kanpoko batzorde- edo eskuordetza-bilerek interpretazio-zerbitzua izango dute bilerara joango direla baieztatu duten kideen hizkuntzetatik abiatuta eta hizkuntza horiek xede izanik. Salbuespen gisa, araubide hori malgutu ahal izango da. Mahaiak beharrezko xedapenak hartuko ditu.
5. Bozketa baten emaitza iragarri ondoren, hizkuntza-bertsioen arteko ustezko desadostasunei buruzko eskabideak ebatziko ditu lehendakariak.