14. artikulua.— Diskriminazioa debekatzea
Konbentzio honetan aitortutako eskubide eta askatasunen gozamena ezein diskriminaziorik egin gabe bermatu behar da, bereziki sexua, arraza, kolorea, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo bestelakoak, jatorri nazionala edo soziala, gutxiengo nazional bateko kide izatea, aberastasuna, jaiotza edo beste edozein egoera direla-eta.