252. artikulua
[256]1. Erregistroan inskribatu beharreko tituluak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.
[…]
Aurkezpena elektronikoki eginez gero, gizakiak irakurtzeko moduko hizkuntza naturaleko formatuan aurkeztu beharko da dokumentua, eta formatu egituratuko fitxategi batekin joango da edo fitxategi horren barruan egongo da, zeinak dokumentuaren funtsezko datuak izango baititu prozesu elektronikoaren ondorioetarako, betiere erregistratzaileak hura egiaztatu ondoren. Edozelan ere, kalifikazioaren xedea aurkeztutako dokumentu irakurgarria izango da, eta fitxategi egituratua elementu osagarri bat izango da, halako moldez non, haien artean desadostasuna egonez gero, dokumentua lehenetsiko den.