Artikulu bakarra.— Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzea
Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legearen manu hauek aldatu egiten dira eta honelaxe geratuko dira idatzita:
Bederatzi. Aldatu egiten da 53. artikuluko 4. zenbakia, eta honelaxe geratuko da idatzita:
«4) Abizenak ortografikoki erregularizatzea interesdunaren jatorriari edo helbideari dagozkion hizkuntza ofizialetako edozeinetara, eta atzerriko abizenen fonetika hizkuntza horietara grafikoki egokitzea».
Hogeita lau. Aldatu egiten da bosgarren xedapen gehigarriaren 2. apartatua, eta honelaxe geratuko da idatzita:
«2. Ziurtagirien formatuak eta ereduak egokitu egingo dira, hizkuntza ofizialak erabili ahal izateko».