Berrogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria.— Mezenasgoaren lehentasuneko jarduerak
Bat. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 22. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontu hauek indarrean dirauten bitartean mezenasgo-jarduera hauek izango dute lehentasuna:
1. Cervantes Institutuak sare telematikoen, teknologia berrien eta bestelako bitartekoen bidez espainiar hizkuntza eta kultura sustatu eta hedatzeko egindakoak.
24. atala. Kultura eta Kirol Ministerioa.
Alta:
Atala: 24. Kultura eta Kirol Ministerioa.
Zerbitzua: 4.
Programa: 331.M Hezkuntzako, Kulturako eta Kiroletako Zuzendaritza eta Zerbitzu Orokorrak
Kapitulua: 4.
Artikulua: Berria: Autonomia-erkidegoei.
Kontzeptua: Berria: Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunak Galizia, Asturias, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoei babestutako hizkuntzak, sustatu eta hedatzea.
Zenbatekoa: 1.600,00 mila euro.
28. atala. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Alta:
Atala: 28; Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.
Zerbitzua: 01; Ministerioa, Idazkariordetza eta Zerbitzu Orokorrak.
Programa: 463A; Ikerketa zientifikoa.
Kapitulua: 4; Transferentzia arruntak.
Artikulua: 48; Familiei eta irabazi-asmorik gabeko instituzioei.
Kontzeptua: Berria; “Institut d’Estudis Aranesi - Acadèmia Aranesa dera Lengua Occitana”ri.
Proiektua:
Zenbatekoa: 30,00 mila euro.
37. atala. Beste harreman finantzario batzuk lurralde-administrazioekin
Alta:
Zerbitzua: 01 Autonomia Erkidegoetako eta Toki Administrazioko Finantzaketarako Idazkaritza Nagusia. Autonomia-erkidegoak.
Programa: 941O Autonomia-erkidegoentzako beste transferentzia batzuk.
Kapitulua: 4 Transferentzia arruntak.
Artikulua: 45 A Autonomia-erkidegoak.
Kontzeptua: Berria. Jarduketak zenbait autonomia-erkidegotan.
Azpikontzeptua: Berria. Hizkuntza koofizialetako zinematografia sustatzea.
Zenbatekoa: 10.500,00 mila euro.