22. artikulua.— Amaierako ebaluazio-txostena
1. Talde ebaluatzaileak txosten bat idatziko du, zeinean jasoko baitira egindako lanak eta lortutako ebidentziak, zeinek jasoko baitituzte ondorioak eta gomendioak. Honako hauek jasoko ditu, gutxienez: talde ebaluatzaileari eta ebaluatutako politika publikoaren organo arduradunari buruzko informazioa, enkarguaren eta ebaluatutako politika publikoaren deskripzioa, ebaluazioaren ikuspegia eta metodologia, azterketaren emaitzak, eta ondorioak eta gomendioak; horiek guztiak amaierako ebaluazio-txosten batean aurkeztuko dira, laburpen exekutibo batekin eta, hala badagokio, beharrezko eranskinekin batera. Laburpen exekutiboak nahikoa informazio izango du, hizkera argiarekin, herritarrek uler dezaten.