2. artikulua.— Printzipioak
2. Zehazki, garapen jasangarrirako Espainiako lankidetzak oinarrizko printzipio hauek finkatzen ditu:
d) Giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen unibertsaltasuna eta zatiezintasuna, giza duintasunaren errespetua, , betiere inor atzean gera ez dadin arrazoi hauek direla eta: sexua, jatorri nazionala edo etnikoa, kultura, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, sexu-ezaugarriak edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial.
5. artikulua.— Lehentasun geografikoak eta tematikoak
3. Garapen-irizpide horiekin batera, eta Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legean ezarritakoa kontuan hartuta, lehentasun geografikoak definitzean, lehentasunezko arreta emango zaie Afrikako iparraldean, Ekialde Hurbilean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan geografia- eta kultura-auzotasuna osatzen duten eremuei, bereziki Mendebaldeko Afrikako eta Sahelgo herrialdeei, eta espainieraz eta portugesez hitz egiten dutenei, bai eta Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeei eta esparru iberoamerikarrean daudenei ere.